
Zaldai Mendi Taldeak antolatutako Iurretako Mendi Martxak IX. edizioa ospatuko du hurrengo zapatuan, hilaren 22an. Aurten ere, azken urteetako ibilbideak degiteko aukera izango dute mendizaleek; bata laburra, 14 kilometro eta 655 metroko gaibehera positiboa izango duena, eta bestea luzea, 24 kilometro de 1350 metroko gainbehera positiboduna.
Ibilbide biak goizeko 8:30ean abiatuko dira Iurretako plazatik, kafearekin eta pastekin hornitutako gosaria hartu eta gero.
Partaide guztiek San Andres, Santa Lutzia eta Katazka inguruak zeharkatuko dituzte eta umeentzat egokia den ibilbide laburra aukeratzen dutenek Landaederra, Orozketa eta Santa Apolonia atzean utziko dituzte irteera puntura itzuli aurretik.
Ibilbide luzea egitea nahi dutenek berriz, Katazkatik Mugarrikolandarantz joko dute eta hortik Artatzagane (996 metro), Leungane (1006 m.), Inungane eta Aramotzetik mendi zeharkaldia egingo dute. Marmol, Landaederra eta Santa Apolonia atzean utzi ondoren Iurretako plazara helduko dira.
Partehartzaileek hornidura solidoa eta likidoa izango dute bi puntutan: Ingunen eta Marmolen. Ibilbidean larrialdi-zerbitzuak egongo dira eta amaieran mokadua eta dutxatzeko aukera izango da.
Ibilaldian parte hartzeko beharrezkoa da izena aldez aurretik ematea. Irailaren 20a orduko www.kirolprobak.com web gunean apuntatzen direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta izen-ematea egunean bertan egiten dutenek 15 euro ordainduko dituzte. 14 urte artekoek bost euro ordaindu beharko dituzte, egunean bertan egin behar den izen-ematean.
Antolatzaileek kamiseta bana oparituko diete izena ematen duten 700 partaideei eta inskripzioa irailaren 13a orduko egiten dutenei kamisetaren neurria bermatuko zaie.