Banner en desktop Banner en moviles
Sukia
Jesuitak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua bozketa fasean sartu da

urna-presupuestos-participativos-abadiño
Se podrá votar de forma presencial y online (foto: EH Bildu Abadiño).

Bozketa fasean sartu da Abadiñoko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua. Herritarrek aurkeztutako proposamenen bilketa eta bakoitzaren azterketa teknikoa egin ondoren, abadiñarrek 32 proiekturen artean sei proiektu zerrendatu beharko dituzte. Abenduaren 27ko 11:00ak arte izango dute bozkatzeko aukera.

Aurtengo prozesuan banaketa egin du udalak, proiektuen aurrekontuen araberakoa. Alde batetik, 15.000 euro arteko aurrekontuak dituzten proiektuen zerrenda bat dago, hamahiru proposamenek osatua; eta, bestetik, 100.000 euro arteko aurrekontuak dituzten hemeretzi proiektuen beste zerrenda bat.

Abadiñarrek zerrenda bakoitzeko hiru proiektu zerrendatu beharko dituzte, sailkapenaren araberako hurrenkerarekin (1 zenbakia esleituko diote gehien gustatzen zaien proiektuari, 2a bigarrenari eta 3a hirugarrenari). Guztira sei boto emango dituzte, eta herritarrek bozkatzen dituzten proposamen guztien artean, 15.000 eurora arteko proiektuei 30.000 euro bideratuko dizkie udalak, eta 100.000 bideratuko zaizkio beste zerrendako proposamenei.

“Bozkatzera animatzen dugu”

Aldaketa honen helburua da aurrekontu txikiagoa duten egitasmoei txikiei ere bide ematea.Toki hauetan bozkatu dezakete herritarrek: Udaletxean, Traña-Matienako udal bulegoan, Errota Kultur Etxean, Mediatekan, online.

Mikel Urrutia alkateak bozketan parte-hartzera animatu ditu herritarrak: “Iazko parte-hartzea ona izan zen, baina orduan adierazi genuen bezala, kopuru hori handiagoa izatea gustatuko litzaiguke, legegintzaldi honetan pauso sendoak ematen ari garelako herritarren parte-hartzean. Bozkatzera animatzen dugu, uste baitugu denon artean lan eginda eraiki nahi dugun Abadiño errealitate bihurtzeko biderik onena dela. Bide batez, eskerrak eman gura dizkiegu proposamenak aurkeztu dituzten herritar guztiei, denak gauzatzeko aukerarik izan ez arren, zertan lan egin dezakegun ideia bat izateko balio digulako”.

Edurne Maguregik alkateordeak aurkeztutako proiektuen aniztasunaz hitz egin du: “Aurkeztu diren proposamenak denetarikoak dira, herrian dauden adin, talde, eta sektore desberdinetako pertsonei begirako proposamenak daude. Uste dugu prozesu honek lagunduko digula herri bezala zertan jorratu behar dugun ikusten, baina ezinbestekoa izango da herritarren parte-hartzea”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados