Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

‘Aurretiazko borondateei’ buruzko lau hitzaldi antolatu dira Zaindu Programaren baitan

cuidadores‘Aurretiazko borondateei’ buruzko hitzaldiak emango dira Elorrion, Abadiñon eta Durangon, Durangoko Amankomunazgoko Merinaldeak kudeatzen duen Zaindu Programaren baitan. Aldez aurreko borondate horien bidez, pertsonok etorkizuneko osasun-arreta aukeratu dezakegu.

Osakidetza, Durangoko Amankomunazgoko Merinaldeko eta Durangoko Udaleko Hirugarren Adineko Sailak eta Bizidun Elkarteak elkarlanean antolatutako hitzaldi sorta Osakidetzako profesionalak emango dituzte. Berbaldietan erabaki horrek duen garrantziari buruz hitz egiteaz gain, prozedura zelan egin behar den azalduko da.

Aurretiazko borondateen prozesuaren bitartez, “pertsonok etorkizunean zer nolako osasun-arreta jaso nahi dugun edo jaso nahi ez dugun planifikatzeko aukera izango dugu”, mendekotasuna duten senideen zaintzaileentzat laguntza eta informazioa ematen duen Zaindu Programaren arduradunen esanetan.

‘Aurretiazko borondateak’ prozedura pertsona guztiontzat da garrantzitsua baina, batez ere, gaixo kronikoak dituztenentzat. Pertsona bat “bere kabuz erabakiak hartzeko gai ez den unea iristen bada, aurretiazko borondateak lagungarriak izan daitezke, bai beraientzat eta baita euren familiarentzat ere”, Zainduko kideen esanetan.

Iragarritako lau berbaldiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira eta lehenengoa Elorrioko Pertsona Nagusien Etxean izango da gaur bertan. Apirilaren 10ean eta apirilaren 11n, Traña-Matienako Errota Kultur Etxean eta Durangoko Adinekoen Udal egoitzan izango dira, hurrenez hurren, eta azken hitzaldia Zelaietako San Trokaz elkartean izango da maiatzaren 9an.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados