Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailak autobus geltoki berria egin zuen Atxondon duela urtebete baina ez zuen markesinarik jarri. Atxondoko Udalak jartzeko eskatu eta Aldunditik ezetza jaso zuten, azkenean udalak jarri du markesina berria.
Autobus geltoki berria, gutxi gorabehera, duela urtebete bukatu zuten, bi urtez lanean egon ostean. Baina jendea zain egon ahal izateko markesinarik ez zuen jarri Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailak.
David Cobos Atxondoko alkateak argitu duenez, ???zortzi hilabete itxaroten egon ostean, azkenean esan ziguten ez zutela ipiniko???, hori ikusita Udalak berak ipintzea erabaki zuen.
Duela pare bat astetik markesina berria dute Atxondon, ???5000 euro inguru ordaindu behar izan ditugu, guztia Atxondarrek ordainduta???, salatu du Cobosek.