
Abadiñoko Udalak autobusak antolatu nahi ditu erroldatutako bizilagunentzat, ekainaren 7an Elgoibarren egingo dan Euskal Eskola Publikoaren jairako edota maiatzaren 31n Bilbon ospatuko dan Ibilaldira joateko.
Zerbitzua gauzatu ahal izateko gutxienik 20 lagunek eman behar dute izena (gehienez, 110), maiatzaren 27a arte, Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan, 3 € ordainduta. Horretarako izena emateko orria bete behar da, adin txikikoen kasurako atala daukana. Agiri hori bi toki horietako edozeinetan jaso daiteke.
Plazak betetzen badira ez da beste izen-ematerik onartuko.
Irteerak, bi kasuetan, goizeko 9.00etan izango dira, Txanporta plazan eta Traña-Matienako autobus geltokian, eskolen aurrean. Bueltakoak berriz, 19.00etan irtengo dira Elgoibartik zein Bilbotik.