Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

‘Autonomiatik subirautzara’ dokumentua aurkeztuko du bihar Arnaldo Otegik Plateruenan

DurangoEHBilduAutonomiatikSubirautzaraDurangoko EH Bilduk alderdiaren koordinatzaile nagusia den Arnaldo Otegiren hitzaldia antolatu du biharko Plateruena Kafe Antzokian. Berbaldia arratsaldeko 18.30etan hasiko da eta bertan otsailaren hasieran aurkeztutako ‘Autonomiatik subirautzara (De la autonomía a la soberanía)’ deituriko dokumentua izango du hizpide.

‘Autonomiatik subirautzara. Estatus berri baterako oinarriak’ deituriko dokumentuan Euskal Autonomia Erkidegoa subjektu politiko bezala onartzen da eta erabakitzeko eskubidea jartzen du erdigunean, etorkizunerako estatus berri batera iristeko.

Hausnarketarako jarriko duen txostena “errealismoz eta egungo egoeratik” abiatzen da eta EH Bilduk EAEn eraiki nahi duen Euskal Estatua du jomuga, talde abertzalearen esanetan. Horretarako, Espainiarekin berdinen arteko harremana aldarrikatzen du, “Madrilek duen beto eskubidearekin amaitu eta espainiar estatuarekin berdintasun egoera batean negoziatu behar da”.

EH Bilduren dokumentuaren arabera, “Euskal Estatua izatea autogobernuaren bermea da, eta foraltasun historikoari ez ezik, kontzeptu demokratiko modernoenari –federazioa, esaterako– ere erantzuten dio. Euskal Estatua edo Euskal Estatu Erkidegoa (subiranoa) izenak kualitate juridiko-politiko ukaezina adierazten du”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados