Elorrioko Angio auzoan dagoen errota eta bere inguruak garbitzeko deia egin zuen Elorrioko EH Bilduk zapatu goizerako. Egindako deialdiari hainbat herritarrek erantzun zien eta inguruak txukundu zituzten.
EH Bilduren arabera “goizeko bederatzietan hasi eta eguerdira arte luzatu ginen lanean”. Egindako labaren emaitza bertan ateratako argazkietan ikus daiteke.
Txalo bero bat! Aupa zuek!