
Mila Salterain idazle durangarraren ‘Azeri dantza’ liburua izango da mintzagai gaur, arratsaldeko 18:00etan, Durangoko Andragunean izango den ekitaldian. Berbaldian egilea bera eta Arrate Mardaras idazle abadiñarra izango dira.
Lariz Torre kalean dagoen Andragunean egingo den literaturari buruzko solasaldian egongo den Salterainek, Txalapartarekin iaz argitaratutako ‘Azeri dantza’ izango du hizpide. Nobela nonen protagonistak XV. eta XVI. mendeetan Nafarroako erresuma astindu zuten gertakizun historikoek kolpatutako pertsonaiak dira. Kolpatuak baina ez zapalduak.
Salterainen bigarren eleberriak (lehena 2014ko ‘Erresumaren ilunsentia’ da) fikzioa eta historia uztartzen ditu eta kontakizuna Erdi Aroan kokatzen da. Kontakizuna Inkisizioak jazarri eta erre zituen Durangoko ustezko heretikoen ibilera eta urratsen atzetik dabil.