Durangoko Euskal Herrian Euskarazek ‘Bakarkarizketak’ euskarazko bakarrizketen saioa antolatu du maiatzaren 24rako. Aurtengoa 4. edizioa izango da eta San Agustin kultur gunean izango den ekitaldia 21:30ean hasiko da.
Aurreko urteetan bazalaxe, ikuskizunean eskualdeko artistek beraien bakarkako sormenak aurkeztuko dituzte, beti ere umorea ardatz nagusia dela. Bakarrizketen tarteak gozatzeko, bideo labur umoretsu batzuk ere ikusteko aukera egongo da.
Ekimenarekin “euskarazko kultura babestu, sustatu eta sortzeko garaia dela” aldarrikatu nahi dute antolatzaileek.
Emanaldirako sarrerak salgai daude zortzi eurotan Durangoko Arte eta Historia Museoan, erabilera anitzeko kutxazainetan eta lotura honen bidez.