Iurretako Udalak Bake Epaitegia eta Erregistroa tokiz aldatuko ditu udal zerbitzuak herri-gunera gerturatzeko asmoz. Bidebarrieta kalean kokatuko dira datorren astelehenetik aurrera, egun Udaltzaingoa eta Zerga-bilketarako bulegoa daude bertan.
Bake Epaitegia eta Erregistro zerbitzua Udaletxean egon dira orain arte, baina Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, leku gehiago behar dute udaletxean eta gainera zerbitzuok herritarrengandik hurbilago jarri nahi izan dituzte, ???toki aldaketarekin bi helburuak beteko dira???.
Bidabarrieta kaleko bulegoetan zortzi pertsonek lan egingo dute: bost udaltzainek, eta Zerga-bilketan, Bake Epaitegian eta Erregistroan beharra egingo duten beste hiru langilek.
Zerbitzuok ordutegi hau izango dute: Udaltzaingoak 7.30etik 21.30era eta beste bulegoek 10.00etatik 14.00etara.