Euskal Herriko herriei buruz EITBk edo satelite bidezko kanalak ematen dituzten dokumentalen inguruan sortu da ikus-entzunezko produktua. Durangaldean jadanik badira lau herri lan hau burutu dutenak eta munduari erakuslehio modura zabaldu direnak, besteak beste, Abadiño, Ermua, Durango, eta oraingo honetan Iurreta.
Duela bi urte eman zitzaion hasieraproiektu honi Udaleko Kultura Sailaren eta Galdare Ikus-entzunezko komunikazioaren arteko elkarlanaren ondorioz. Ezinbestekoa izan zen udalerriko hainbat pertsonen eta erakundeen lankidetza, beraien jakintza eskainiz produktu hau eratu eta gure herria ezagutarazteko. Hau da hiru hizkuntzen (euskara, gaztelania eta ingelesa) erabileraren arrazoia.
Mila ale banatuko dira, hasiera batean, eta dohain, ikastetxeetan, elkarteetan eta udal erakundeetan. Halaber, Bizkaiko herri guztietako turismo bulegoetara eta gazteentzako informazio tokietara bidaliko dira kopiak.
Halaber, udalerriko dendetan, Ibarretxe Kultur Etxean, eta baita Euskal Liburu eta Disko Azokan ere salgai jarriko dira.
bla, bla, bla. Politiquillas y politiquillos zafias y zafios.