Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak baserri hondakinen bilketa martxan jarriko du hile honetan Durangaldean. Proiektu honen bitartez hondakin plastikoak, fitosanitarioak, zoosanitarioak eta pastore elektrikoen pilak bilduko dira.
Hondakin fito eta zoosanitarioen kasuan, edukiontzi berezi bat emango zaie parte hartu nahi duten baserritarrrei. Bertan, hondakinak gorde beharko dituzte bilketa egunean Diba Kooperatibara eraman arte. Lehenengo bilketa abenduaren 13 eta 14an izango da eta hiru hilabetero egingo da.
Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak aurreratu duenez, pastore elektrikoen pilak, berriz, Diba Koooperatiban jarriko den kontenedore berezian utzi beharko dira, edozein egunean.
Bestalde, hainbat plastiko bilketa puntuak ezarri dira eskualdean, eta datorren azaroaren 24ean bilketa kamioia pasatuko da puntu guztietatik. Bilketa urtero bilketa egingo da.
DURANGON. Noticias de Durangaldea