Nekazaritzan diharduten eta hasi nahi duten pertsonei zuzendutako jardunaldiak ospatuko dira martxoaren 24tik 27ra arte Durangoko Ibaizabal Ikastolan. Bi helburu dituzte jardunaldiok, batetik, nekazaritza munduan lanean diharduten gazteei esperientziak trukatzeko aukera ematea eta bestetik, nekazaritzan hastear edo hasiberriak direnei etorkizunean hartu beharreko erabakien aurrean zabaltzen diren aukera desberdinei buruzko nozioak eskaintzea.
???Formakuntza eta elkartrukerako jardunaldiak, gazte baserritarrentzat eta baserriratu nahi duten gazteentzat??? izeneko jardunaldiak Via Campesina Europa Koordinadorak, Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta EHNE sindikatuak antolatu dituzte. Bi helburu nagusi dituzte: alde batetik, nekazaritza munduan beharrean diharduten gazteei esperientziak trukatzeko aukera eman nahi zaie. Bestetik, nekazaritzan hastear edo hasiberriak direnei etorkizunean hartu beharreko erabakien aurrean zabaltzen diren aukera desberdinei buruzko nozioak eskaini nahi zaizkie.
Baserritar gazteentzako formazio eta elkartrukerako ekitaldietan Euskal Herritik, Espainiatik, Europatik eta Hego Ameriketatik etorritako 50 gazte bilduko dira. Baserritar horiek egoera ezberdinak bizi badituzte ere, baina ???azpimarratu beharra dago euren arazoetako asko oso antzekoak direla, hala nola lurra eskuratzea, ekoizpen kostuen azpitiko prezioak edo produktuak merkaturatzeko arazoak???, argitu dute antolatzaileek.
Hainbat gai landuko dituzte jardunaldietan, esaterako, lurra eta ondasun naturalen eskuratzea, Proiektu agroekologiko bat martxan ipintzea eta formazioa eta aliantzak. Abadiñoko baserri batera egingo duten bisitarekin emango zaie amaiera jardunaldiei larunbatean.