Gaur, Basilio Zearreta, Amorebieta-Etxanoko bizilagunak, 100 urte betetzen ditu eta familiaz inguratuta ospatzen du.
Ospakizunean, Amorebieta-Etxanoko alkatea, Ainhoa Salterain, eta Gizarte Ekintzako zinegotzia, Sonia Cabeza, ere egon dira, eta udalaren izenean plaka oroigarri bat eta lore sorta bat eman dizkiote.
Amorebieta-Etxano osoaren izenean, zorionik beroenak Basilio!