Alkarbide bilguneko kide diren hainbat udalek sustatu duten ekimenarekin bat egin du Amorebietako Udalak. ???Nahi dudalako!??? izeneko kanpainak Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz jarraitzeko aukerari buruzko informazioa ematea du helburu. Amorebietako 300 ikasle inguruk jasoko dute horren gaineko berri.
???Nahi dudalako!??? kanpaina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. maila euskaraz ikasten ari diren gazteei dago zuzenduta. Ikasketa horiek bukatu ostean, Batxilergoa zein Lanbide Heziketakoa euskaraz egiten jarraitzeko informazioa emango zaie herriko ikasleei.
Gazteei diptiko bat emango zaie, bertan www.nahidudalako.com kanpainaren web gunearen berri emango da eta bertan gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketa euskaraz egiteko duten eskaintzaren berri zehatza jaso ahal izango dute.