Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Beñat Gorospe aurkeztuko du Otxandioko EAJk alkatetza lortzeko ahaleginean

Beñat Gorospe aurkeztuko du Otxandioko EAJk alkatetza lortzeko ahaleginean

Eusko Alderdi Jeltzaleak Beñat Gorospe gaztea aurkeztuko du Otxandion datozen udal hauteskundeetan eta bigarren postuan gaur egun zinegotzi jeltzalea den Begoña Lasuen izango da. Alkatetza lortu ezkero “herritarren kezkak konpontzen eta beraien bizi kalitatea hobetzen”, ahaleginduko da Gorospe eta bere taldea.

Otxandioko Udalean gaur egun bi ordezkari dituen Eusko Alderdi Jeltzaleak, ilusioarekin aurkezten da “herritarren beharrak entzuteko eta egunero lana egiteko” eta horrela “herriaren aurrerapenari eta herritarren onurari eusteko”.

Gorospek burutzen duen zerrendan herriko kultura, kirol eta gizarte arloetan lan egiten duten herritar gazteak eta helduak biltzen dira. Lasuenen ondoren Endika Garate, Elixabete Etxanobe eta Peli Pagazaurtundua azaltzen dira, hirugarren, laugarren eta bosgarren postuetan.

Herriko garraioa hobetzea, batez ere Durango-Gasteiz autobus zerbitzua, eta ur-hornikuntza eta araztegiari buruz herritarren hausnarketa bultzatzea dira alderdi jeltzaleak datorren legegintzaldirako jarri dituen lehentasunak. Gainera, herriko merkataritza bultzatu, ume eta gazteei aisialdi egokia eskaini eta kirol instalazio egokiak izateko hausnarketa egitea ere proposatzen dute.

Otxandioko EAJren hautagaien zerrenda:

1- Beñat Gorospe Iparragirre.
2- Begoña Lasuen Ruiz de Asua.
3- Endika Grate Goikolea.
4- Elixabete Etxanobe Landajuela.
5- Peli Pagazaurtundua Arbaizagoitia.
6- Carlos Díez Urkiola (Independientea).
7- Garbiñe Unda González de Audikana (Independientea).
8- Juan Andrés Morote Trejo.
9- Lorea Agirre Pujana (independientea
Ordezkoak:
1- Rubén Bengoa Casado.
2- Ramón Intxausti Iturregi.
3- Mariano Galarza Zabala.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados