Zaldibarko Korala aurten ospatzen ari den 75. urteurreneko ekitaldiak Benito Lertxundik azaroaren 26an eskainiko duen kontzertuarekin borobilduko dira. Olazar frontoian iluntzeko 19:00etan hasiko den agerraldirako sarrerak salgai daude dagoeneko.
Musikari oriotarrak eskainiko duen agerraldian bere ibilbide oparoan sortutako disko arrakastatsuetako zenbait kantua eskainiko ditu.
Sarrerak salgai daude dagoeneko 22 eurotan interneteko entradium.com webgunean zein Zaldibarko, Negu gogor tabernan, Karobi tabernan, Paularen tabernan, Ogi berri Ostargi eta Imendia dendan. Egunean bertan leihatilan erosi ezkero 25 euro ordaindu beharko dira.
Zaldibarko Koralak 2020 urtean ospatu behar zuen bere 75. urteurrena, baina pandemiagatik atzeratu behar izan zituen prestatutako ekitaldiak. Hala ere, efemeridea gogoratzeko, eta ‘75 urte eta gehiago’ leloarekin, elkarteko kideek oroitzapenezko jarduerak hasiko zituzten ekainean Durangoko Orfeoiak emandako kontzertuarekin.