
Benito Lertxundi abeslariak kantaldia eskainiko du gaur Berrizko Olakueta frontoain, iluntzeko 20.00etan. Azken diskoko abestiez gain, Lertxundiren kantu ???klasikoak??? ez dira faltako larunbateko kontzertuan.
Orioko musikariak 23 disko kalean ditu eta azkenekoa 2008an argitaratu zuen ???Itsas ulu zolia??? izenekoa. Bere abesti asko herri kantutegiko klasiko bihurtu dira. Disko berriak, bederatzi gai berri eta beste berstsio hautatu bat ditu. Benitoren tetsuekin batera, Olatz Zugasti, Jon Maia, Andoni Egaña eta Iñaki Azkuneren konposizioak aurkitzen dira. Eta aukeratutako gaiak, itsasoa, pakea, hitzaren balioa???
Berrizko Udalak gogoratu duen bezala, kontzertua 20.00etan hasiko da eta sarrerak 5 eurotan salduko dira.