Durangoko Berbaro elkarteak antolatutako Hirukoa Gala lehiaketak, laugarren edizioa ospatuko du urtarrilaren 20an, 19:30ean hasita, Plateruenea kafe antzokian.
Norgehiagokaren formatua telebistako galdera lehiaketen antzerakoa da. Plateruenako agertokian pantaila handi bat eta bi aurkezle egongo dira eta aretoko mahaietan hiru kidez osatutako talde parte-hartzaileak egongo dira.
Lehiakideek, kirolari, musikari, geografiari, kulturari, Durangaldeari eta beste gai batzuei buruz egiten zaizkien galderei erantzun beharko diete.
Hirukote irabazleak Errigorako otzara eder bat eskuratuko du.
Ekimenean parte hartzeko beharrezkoa da hiru laguneko talde bat osatzea eta aldez aurretik www.labur.eus/hirua4 webgunean izena ematea. Izena eman ostean, antolatzaileek email bat bidaliko dute informazio gehiagorekin.