Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Bvrns Academy Durango
Soinua Durango

“Berbarok, bere ibilbidean, euskarazko uneak eta guneak sortzen asmatu duela uste dut”

Pello Zabarte Berbaro elkartearen lantaldeko kideekin.
Pello Zabarte.

Berbaro elkartea Pello Zabarte kudeatzaile berria jaio aurretik sortu zen, 1997an jaiotako zaldibartarrak 27 urte baititu eta Durangoko euskararen aldeko elkarteak 35. urteurrena ospatuko du bihar, maiatzak 31. Hala ere, zuzendari lanekin arduratzen den gazteak “Berbaro aspaldidanik ezagutzen dut” aitortzen du, izan ere, “elkarteak urteetako jardun luzea eta zabala du, proiektuei eta eremuei dagokionez”.

-Urtea hasi eta berehala hartu zenuen Berbaroren kudeaketaren ardura. Zelan baloratzen dituzu lehen hilabete hauek?
-Bai, urte honen hasiera hartu nuen kudeatzaile kargua, urtarrilaren 2an hain zuzen. Bost hilabete hauetan oso gustura sentitu naiz, eta denbora hori Berbaro barrutik eta sakon ezagutzeko baliatu dut; baita proiektu eta zerbi­tzu denekin jabetzeko. Bulegoan zortzi langile gaude eta oso giro polita daukagu.

-Elkartearen 35. urteurrena ospatuko duzue maiatzaren 31n. Jabetu zara urte hauetan egindako ibilbidearen garapenarekin?
-Ezagutzen nituen zenbait proiektu eta zenbait zantzu. Kulturgintzan landutako proiektuak ezagutzen nituen: Urteko azken bertso saioa, Hirukoa galderen lehiaketa, Labur esanda film laburren lehiaketa…, edo Berbarotik, beste euskaltzale batzuekin elkarlanean sortu eta aurrera eraman diren Plateruena edo Anboto komunikabidea esaterako.

Baina azpimarratu behar dut Berbarok, ibilbide horretan, asmatu duela euskarazko uneak eta guneak sortzen. Ekimenen bidez euskarazko uneak sortzen eta proiektuen bidez guneak sortzen (bere sasoian taberna, gero Plateruena, Anboto, udalekuak….). Uste dut ibilbide aberatsa duen elkartea dela, jende askok harremana izan du Berbarorekin, Durangon zein Durangaldean, eta aberatsa izateaz gain ibilbide polita du.

-Berbaroren helburu nagusia Durango euskalduntzea da. Zein da zure iritzia gaurko egoerari buruz?
-Helburua hori da. Orain dela 35 urte jaio zen oinarri horrekin eta orduz geroztik hainbat aurrerapauso eman dira. Balioan jarri behar da Durangon eta Durangaldean euskarazko komunikabidea egotea, Anboto alegia; kulturgintzan, euskara indartuta erakundeetatik zein herrigintzatik, eman diren pausuak; hezkuntzan ere lortu da euskara maila bat; erabileran, modu apalean bada ere, euskarak gorantz egin du Durangon, … Uste dugu ibilbide honetan hainbat zantzu positibo eman direla, baina, hala ere, Durango euskalduntzeko helburu horretara heltzeko bide luzea gelditzen da oraindik.

Orain dela 35 urte, sortu aurretik, euskaltzaleek hainbat pausu emanda zituzten eta hainbat lan eginda, eta hortik sortu zen Berbaro. Horregatik, urteurrena urte hauetako bidea aitortzeko eta aurrera indartsu jarraitzeko baliatuko dugu. 31kakoa bilgunea bilakatu nahi dugu.

-Euskararen arazoa, oro har, erabilerarena omen da. Zelan aldatu daiteke egoera hori?
-Argi dago formula magikorik ez dagoela, eta erronkak asko direla. Azkenengo hamarkadetan ezagutzan jarri da arreta, belaunaldi barriek hizkuntza ezagutu dezaten. Baina konturatzen ari gara ere, hizkun­tzaren ezagupenean aurrera pausuak eman arren, horrek ez dakarrela maila bereko erabilera. Beraz, arreta beste gauza batzuetan jarri behar dugu, hizkuntza gaitasunean adibidez. Askorentzat, euskaraz jakin arren, gaztelera hizkuntza errazagoa izaten jarraitzen du, hizkera horretarako gaitasun gehiago duelako. Arreta jarri behar dugu beraz, hizkun­tza gaitasunean eta, batez be, eremu batzuk euskalduntzea estrategikoa dela euskararen erabileran salto bat emateko. Adibidez, lan eremua, komunikabideak, eremu digitala eta sare sozialak, kirola, aisialdia, eta abar luze bat. Orduan, erabileran salto bat egiteko eremu barriak identifikatu behar ditugu eta horrek euskaldundu. Uste dut bidea hortik dagoela.

-Berbaroren indarguneeta­ko bat umeen, gazteen eta familien aisialdian dago. Horri eusteko asmoa duzue?
-Udalekuetan egiten duen lanagatik betidanik izan da oso ezaguna; seguruekin, gaur egun, arlo horretan egiten duen lanagatik da ezagunena. Umeen eta gazteen aisialdia beti izan da eremu oso inportantea eta maitatua. Gaur egun, udalekuak antolatzen ditugu Durangon bertan, baita Euskal Herrian zehar egiten ditugun ibiltariak; Udaleko finkoak Euskal Herriko beste leku batzuetan; urtean zehar Hitzartu eta Olgetan proiektuak ere martxan ditugu eta Durangaldeko udalekin ere hainbat zerbitzu kudeatzen ditugu gazteei begira. Euskalduntzearen inguruko beste eremu batzuk ere zaindu eta mimoz tratatu behar ditugu.

-Aztertu duzue beste arlo batzuk jorratzea?
-Guk, umeen, gazteen eta familien arloa lehentasunez lantzen eta jorratzen jarraituko badugu ere, beste eremu ba­tzuetan proiektuak, dinamikak eta lanketak martxan jartzen jarraituko dugu. Horren adibide da urte bete barru Euskaraldiaren beste edizio berri bat egingo dela eta guk hori bultzatuko dugu; beste eragile batzuekin iaz martxan jarri genuen Gaba Baltza; eta kulturgintzatik ere jarraituko dugu. Beraz, helduei eta beste publikoentzat eskaintzak egiten jarraituko dugu. Arlo horretan, kanpotik Euskal Herrira eta Durangora etortzen ari den jendearen eremua estrategikoa da datozen urteetarako: etorri berriei zelan gerturatu euskara eta euskal komunitatea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados