
Amorebieta-Etxanoko udaleko Berdintasun sailak biodantza ikastaroa antolatu du udalerriko emakumeei zuzenduta. Programa urriaren 14an hasiko da eta 10 saiotan luzatuko da. Ikastaroa dohainik izango da, baina parte hartzeko ezinbestekoa da astelehenetik aurrera izena ematea.
Biodantzak musika eta mugimenduak eragiten dituzten sentimenduak darabiltza, norberaren kontzientzian sakontzeko. Teknika honek emozioekiko integrazioa sustatzea, emozioak adieraztea eta naturarekiko nola beste pertsonekiko lotura afektiboak ezartzea du helburu.
Klaseak asteartero izango dira, urriaren 14an hasita eta abenduaren 16ra arte, arratsaldeko 18.30etatik 20.30tara. Euskaraz edota gaztelaniaz emango da ikastaroa, eskaeraren arabera. Interesatuta dauden emakumeak urriaren 7ra arte eman dezakete izena 946300190 telefono zenbakira deituta.