
Durangoko Poesia eta Pentsamendua jardunaldi literarioak VIII. edizioa beteko dute aurten eta gaur eta bihar burutuko den egitarauan Bernardo Atxaga eta Iñaki Urdanibiaren hitzaldiak, hurrenez hurren, nabarmentzen dira.
Bi saioak Durangoko Arte eta Historia Museoan burutuko dira, erakunde horrek laguntza ematen baitie ekimena antolatzen duten Juanra Macuso, Aritz Gorrotxategi, Felipe Juaristi eta Pello Otxoteko idazleei eta Imanol Larrinaga artistari.
Bernardo Atxagak emango duen hitzaldiarekin hasiko dira jardunaldiak gaur, maiatzak 6, arratsaldeko 19.00etan. Idazleak 40 minutu inguru iraungo duen ‘Gogoeta harri baten inguruan’ izenburua duen hitzaldi literarioa eskainiko du. Jarraian poesiaren txanda izango da eta Leire Bilbao ea Gerardo Markuletak olerki sorta ederra eskainiko dute.
Jardunaldiaren bigarren saioa bihar izango da, maiatzak 7, eta ordu beran. Ekitaldia Iñaki Urdanibiaren ‘Pensar el poema’ izenburua duen hitzaldi literarioarekin hasiko da. Ondoren, Tere Irastorzak eta Castillo Suárezen txanda izango da eta eskainiko duten agerraldian hainbat poesia irakurriko dituzte aurtengo jardunaldiak borobiltzeko.