Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Berrio-Otxoa Bizkaiko zaindari bakarra bilakatzea eskatu dio kofradiak Batzar Nagusiari

Berrio-OtxoaEguna2016AgintaBalendin Berrio-Otxoaren kofradiak santu elorriarra Bizkaiko zaindari bakarra bilakatzea eskatu dio Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteari. Aurreko astean egindako eskakizuna Vietnamen eraildako domingotarraren jarraitzaileen artean zabaldu da gaur, Berrio-Otxoa eguna ospatzen den egunean hain zuzen.

Aurten, Elorrion ez ezik probintzia osoan da jaieguna eta agian arrazoi horregatik aurreko urteetan baino jaieradun gehiago hurbildu da Bizkaiko lehen santuaren jaia ospatzera. Herritarrekin batera hainbat agintari egon da ospakizunetan eta Idoia Buruaga alkateaz gain, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailburua eta bozeramalea, Ibone Bengoetxea Bizkaiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako saileko diputatua eta aipatutako Ana Otadui, besteak beste.

Sortzez Garbiaren parrokia bete egin da Mario Izeta Bilboko gotzainak hainbat apaizekin batera emandako meza nagusia entzuteko. Elizkizunean agintariak, Berrio-Otxoa kofradiako kideak eta Elorrioko zein kanpoko jaieradunak bildu dira.

Urtero egiten bada Bizkaiko zaindari bakarraren aldeko aldarrikapena, aurten kofradiako kideek beste bultzada bat eman nahi izan diote eskakizunari. Asmo horrekin kofradiako Valentin Lasarguren presidenteak eskutitza eman zion Otaduiri aurreko astean.

Konpromisoa

Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak gogo onez jaso zuen eskaria eta kontuan izanda “Elorriokoa, sinestuna eta Berrio-Otxoaren jarraitzailea naizela” bere atxikimendu osoa eman zion eskakizunari. Gainera, eskaria Batzar Nagusietako talde guztiei helarazteko konpromisoa hartu zuen.

Hala ere, eskariak aurrera egin dezan, “beharrezkoa izango da 51 batzarkideon adostasuna lortzea”, nahiz eta horrelako erabakiak “Aldundiak hartu behar dituen”, Otaduiren ustetan.

Balendin Berrio-Otxoa Bizkaiko zaindari bakarra izateko eskakizunak aurrera egiten badu, ez luke Inazio Loiolakoarekin probintziako zaindaritza konpartituko. Gaur egun santu biek partekatzen dute probintziako zaindaritza, baina “horrek ez du esan nahi Inazio Loiolakoaren kontrako ezer dudanik”, Otaduik azpimarratu zuenez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados