
Berriz eta Zaldibarko Gaztelekuek ibilbide berriari ekin diote. Horretarako urrian egingo duten lehenengo ekitaldia surf ikastaroa izango da urriaren 24ean, Zarautzera irteera aprobetxatuta. Parte hartzeko interesa dutenek, gaztelekuan bertan izena eman beharko dute eta prezioa 12 eurokoa izango da.
Berrizko gaztelekua 2008. urtetik zabalik dago, trenbide ondoko etxetxoan aintzina kultur etxea zenekoa, hain zuzen ere. 12 eta 16 urte arteko gazteei elkarrekin egoteko lekua, zein euren asti librean ekintzetan parte hartzeko modua eskaintzen die.
Zaldibarko Gaztelekuak, ordea, 2006. urtean ekin zion ibilbideari, Olazar futbol zelai zaharrean. Harrezkero, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako zuzendutako txokoa da. Arrasateko Txatxilipurdi elkartea da Berriz eta Zaldibarko gaztelekuak kudeatu eta dinamizatuko duena.
Urrian egingo duten lehenengo ekitaldia surf ikastaroa izango da, urriaren 24ean Zarautzera irteera aprobetxatuta. Gainera, asteburu horretan, ???altxorraren bila??? lehiaketan edota zirko tailer batean parte hartzeko aukera ere eskainiko zaie.
Berrizko Gaztelekuko ordutegia honako hau izango da: 16.30etatik 20:30etara eta zapatu eta domeketan 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30etara. Zaldibarren, ordea, barikuetan 17.00etatik 20.30etara eta zapatu eta domeketan 16.30etik, 20.30etara.