Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Berrizek 179 plaza eskainiko ditu 2023ko udalekuetarako

Berrizko Udalak antolatutako ‘Udalekuak 2023’ programa uztailaren 3tik 21era bitartean burutuko da, eta izena emateko epea apirilaren 19ra arte egongo da zabalik. Guztira 179 plaza eskainiko dira 4 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat.

‘Berrizko Udalekuak 2023’ hiru esparrutan banatuko  dira, adinaren arabera. Txiki Txoko, Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleei  (4, 5 eta 6 urte) zuzendua dago eta uztailaren 3tik 21era luzatuko da. Guztira 45 plaza egongo dira eskuragarri.

Lehen  Hezkuntzako ikasleentzat (6 eta 12 urte bitartekoak) antolatutako Kirol Udalekuak Euskaraz programak 90 plaza eskainiko ditu eta, hau ere uztailaren 3tik 21eta izango da.

DBHko ikasleei zuzendutako Uda Gazte Ibiltariak bi txanda eskainiko ditu, lehena uztailaren 3tik 10era DBH1 eta 2koentzat, eta 10etik 17ra DBH3 eta 4koentzat. Talde bakoitzean, gehienez, 22 pertsona izango dira.

Izen-ematea

Udalekuetan parte hartu nahi dutenek online egin beharko da matrikula, www.berriz.eus atarian. Bertan eskuragarri dago informazio guztia, ordutegiak eta prezioa. Informazio gehiago behar izanez gero berriz@berriz.eus helbidera idatzi edo 946 824 036 edo 946 824 584 telefonoetara deitu daiteke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados