Goma Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa ospatuko da Berrizen bihar. Txapelketa arratsaldeko 17:00etan hasiko da Berrizburu kiroldegian.
Guztira hamabi taldek hartuko dute parte: nesken mailan Gaztedi, Ibarra, Badaiotz, Txantrea eta BideGazte izango dira parte hartzaileak eta mutilen mailan, berriz, Gaztedi, Ibarra, Antsoain, Berriozar, Murueta, Ñapurrak eta BetiGazte.