
“Gu prest gaude eta sinesten dugu; Berrizen ere, aldaketa posible da”. Esaldi horrekin aurkeztu zuen bere hautagaitza eta EH Bilduk proposatzen duen programa, koalizio soberanistak aukeratutako alkategaia den Josu Albizuri.
Maiatzaren 26an egingo diren Udal Hauteskundeetarako gaztetasuna eta esperientzia uztartzen dituen zerrenda osatzen duten hainbat ordezkariren ahotik entzun zuten bertaratutakoek EH Bilduren proposamenen berri. Baita aldaketa eman daitekela; “Udalak eskaintzen dituen bitartekoak erabilita, bestelako herri-proiektu bat martxan jartzea” posible delako Albizuriren esanetan.
Koalizio soberanistak lau ardatzetan oinarritzen du Berrizen garatu nahi duen hauteskunde programa. Alde batetik, pentsiodunentzako diru-laguntzak bermatuko dituzte eta bestalde, berdintasun teknikariari jardun osoko lanaldia ipiniko diote. Horrez gain, Berrizko merkatarien eta ekoizle txikien jarduna babestuko dute eta, azkenik, kultura eta kirola herritar guztien eskubideak direla bermatu nahi dute.
Kultur Etxe zaharraren atarian egindako agerraldian, Berrizko EH Bilduk Udal Hauteskundeetarako gauzatu duen zerrendako hainbat kide mintzatu ziren, hain zuzen, Karmen Amezua, Valen Esteban, Eneritz Gorritxategi, Gorka Kamara eta Xabat Olariaga.
Hautagaiak
- Josu Albizuri
- Karmen Amezua
- Xabat Olariaga
- Eneritz Gorrotxategi
- Gorka Cámara
- Mª Ángeles Elorriaga
- Valentín Esteban
- Miren Amuriza
- Iñaki Barrainkua
- Andikona Ariztondo
- Iñaki Iturriagaetxebarria
Ordezkoak
- Miren Intxaurraga
- Martín Sarasketa
- Naiara Amezua