Olentzero eta Mari Domingik Gabon egunean egingo duten kalejirarekin hasiko da Berrizko Udalak prestatu duen Eguberriko egitaraua, eta urtarrilaren 5ean Erregen kabalgatarekin osatuko da.
Gabon eguneko ekitaldiak, goizeko 9:30ean Olakueta plazatik abiatuta herriko auzoetara egingo den ibilaldiarekin hasiko da aurtengo egitaraua. Arratsaldeko 17:30ean berriz, udaletxetik abiatuko dira Olentzero eta Mari Domingi, probalekuraino egingo duten joanaldiarekin. Udalak baserritar jantzita parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Abenduaren 27an kontzertua izango da San Juan elizan, 19:00etan hasita, eta hurrengo egunean, ordu berean, Zirkozaurre konpainiak ‘Kobr3’ malabare teknikak, objektuen manipulazioa, cir gurpila, bertikalak eta mugimendu konpasatuak konbinatzen dituzten ikuskizuna eskainiko dute Berrizko Kultur Etxean.
Egitarauak urtarrilaren 2an izango du jarraipena, umeentzat egingo diren ekintzekin. Goizez, Gabonetako eskulanen tailerra egongo da, eta arratsaldean, 12 urtetik gorako gaztetxoek scape roomean parte hartzeko aukera izango dute.
Puzgarriak
Urtarrilaren 4an puzgarriak egongo dira Olakueta frontoian, 12:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
Gabon jaietarako prestatutako ekitaldian urtarrilaren 5ean egingo den Erregeen kabalgatarekin osotuko dira. Ekialdeko Magoak komentutik abiatu eta Olakuetako plazara helduko dira, eta bertan umeen eskariak jaso dituzte. Ondoren, txokolate beroa banatuko da bertaratzen direnen artean.