
Berrizko Hiltegixe gaztetxearen asanbladak mobilizazioa deitu du biharko, “pairatutako lapurreta eta erasoen aurka”. Azkenengo lapurreta aurreko astean izan zen eta eraikinera sartu zirenek, besteak beste, bertako alkohol edariak eraman zituzten.
Biharkoa gaztetxearen asanbladak hilabete gutxiren buruan deitutako bigarren mobilizazioa izango da, aurrekoa urriaren 27an egin baitzen arrazoi beragatik. Izan ere, herriko gazte batzuk alkohola edaten aurkitu zituzten “atea indarrez zabaldu ostean”, asanbladak sare sozialetan jakinarazi zuenez.
Eraso hartan “materiala eta altzariak apurtu” zituzten, eta horregatik “herriak errespetatu egin behar du” eskatzen zuen asanbladak. Hala ere, ordutik hona beste lau aldiz sartu dira gaztetxera.
Jasandako lapurreta eta erasoen kontrako manifestazioa 20:00etan hasiko da udaletxean eta Olakueta plazan amaituko da.
Lapurrak errekara!