Berrizko ondare etnografikoa eta linguistikoa zabaltzeko asmoarekin “Aintzinako Berriz, bizimodua eta ohiturak” liburua argitaratu zuen Udalak 2008an. Orain, libururako jasotako testigantzak sarean jarrita daude, arloz arlo esandakoekin fitxa didaktiko propioekin.
Guztira 100 fitxa inguru landu dira, udaletik aurreratu dutenez. Bakoitzak ikus-entzunezko pasartea dauka eta aipatzen diren elementuen gaineko deskripzioa.
Egitasmoa Udalak garatutakoa izan zen eta horretarako Labayru Ikastegiaren laguntza izan zuen. Horregaitik, www.berriz.org udaleko webgunean ezezik, Labayru Ikastegiaren www.herriondarea.org atarian ere kontsultatu daitezke fitxak.
Hain zuzen ere, Durangaldean Berriz izan da Labayrurekin batera era honetako proiektuan parte hartzen lehenengoa eta bakarra.
Lan ildo beretik, Berrizko Udala, orain, herriko toponimia mapa egiten dabil. Dagoeneko lehenengo zirriborroa egin da, herritarrei ere ekarpen berriak egiteko edo zuzenketak egiteko eskatu zaie. Eta asmo, udarako, toponimia mapa argitaratu eta herritarrei banatzea da.