Berrizko Udalak San Pedro eta Santa Isabel jaietako kartel lehiaketa martxan jarri du. Irabazleak 400 euroko saria jasoko du eta 250 eurokoa herritar batek egindako kartel onenak, beti ere irabazlea berriztarra ez bada.
Lehiaketa nahi duen orori zuzenduta dago eta kartelak, lemarekin eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira. Lema bera daraman gutunazal itxi batean, egilearen datuak adieraziko dira: telefono zenbakia, adina, helbidea, herria eta NAN zenbakia. Lanak Berrizko Udal Liburutegian entregatuko dira apirilaren 4ko arratsaldeko 20:30ak baino lehen.
Baldintzei dagokionez, lanen neurria 60X40 zentimetrokoa izan beharko da eta ‘San Pedro eta Santa Isabel Jaiak – Berriz 2019’ testua derrigorrez agertu behar da. Kartela, Photoshop programarekin bateragarria den euskarri digitalen aukezteaz gain, euskarri zurrunean ere aurkeztu beharko da.
Erakusketa eta bozketa
Aukeratutako lanekin erakusketa bat egingo da apirilaren 5etik maiatzaren 3ra arte. Epe horretan, berriztarren botoen bidez, saria irabazi dezaketen hiru kartelak aukeratuko dira. Irabazlea, udal ordezkari batek eta jai batzordeko lau kidek osatutako epaimahai batek hautatuko du.
Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 11n jakinaraziko da eta sari banaketa jaietan izango da.
Santa Pedro? No se está yendo de las manos el lenguaje inclusivo??