
Berrizko Udalak ia 90.000 euro banatuko ditu herritarren parte-hartzea sustatzeko eta jarduerak burutzeko dirulaguntzetan. Deialdia zabalik dago eta eskaerak maiatzaren 31rarte aurkeztu daitezke toki administrazioaren egoitza elektronikoaren bidez.
Dirulaguntzen helburua da “hiritargoko arlo bakoitzean, herritarren parte-hartzea sustatzea eta dinamizatzea”, Gobernu Taldeak adierazi duenez. Pertsona fisikoak eta elkarteen erregistroan alta emanda dauden irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteak izan daitezke deialdi honen onuradunak. Gainera, diruz lagunduko diren arloekin zerikusia duten proiektuek edo jarduerek ere jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak.
Arloei eta zenbatekoei dagokienez:
-Jarduera fisikoa eta kirola: 31.500 euro.
-Hezkuntza: 18.500 euro.
-Kultura: 10.000 euro.
-Berdintasuna: 3.000 euro.
-Garapenerako lankidetza: 25.297,28 euro.
Informazio gehiago lortzeko edo eskabidea izapidetzeko, sakatu esteka honetan.