Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Berrizko Udalak irakurketa hurbildu nahi du familiengana Kontuleku ekimenarekin

kontulekuBerrizko udalak Kontuleku egitasmoa jarriko du martxan aurten ere, bere helburua irakurketa familiengana hurbiltzea dela. Ekimena umeei eta guraso euskaldunei eta ez euskaldunei zuzenduta dago eta saioak urrian, azaroan eta abenduan izango dira.

Kontuleku ekimena guraso euskaldun zein ez euskaldunei zuzenduta dago eta batzuek zein besteek liburuen bidez umeekin euskaraz gozatzeko esparrua izango dute. Guraso euskaldunen kasuan, saio osoa euskaraz egingo da eta euskaldunak ez direnen kasuan, euskaraz izango dira umeekin egiten diren ekitaldiak eta gaztelaniaz gurasoekin solas egiteko tarteak.

Ekimena kudeatzen duten arduradunen esanetan “horrela, haurrek ikusiko dute gurasoek euskararik jakin ez arren, euskarazko jarduera horretan biak batera gustura ari direla”.

Kantuleku ekimenaren bidez, 3 eta 5 urte bitarteko haurrengan literaturarekiko zaletasuna piztu eta sustatu nahi da, biharko herritarrak liburutegi kontsumitzaile izateko.

Ekimen honekin, 3-4-5 urte bitarteko haurrengan literaturarekiko zaletasuna pizten eta sustatzen saiatuko gara, biharko herritarrak liburutegi kontsumitzaile izateko. Saioetan landuko diren alorrak, afektibitatea, komunikazioa, irudimena, harremanak, hizkuntza, adierazpen fisikoa eta artistikoa eta literatura izango dira.

Bederatzi larunbatetan izango dira aurreikusitako saioak, urriaren 15, 22 eta 29an; azaroaren 5, 12, 19 eta 26an eta abenduaren 3 eta 10ean. Egun bakoitzean bi ekitaldi izango dira, bata 12.15ean eta bestea 13.15ean.

Izena ematen duen familia bakoitzak 10 euroko matrikula ordaindu behar du eta inskripzioa Berrizko Udaleko Euskara arloko 946 824 036 telefonoan edo euskara@berriz.eus emailaren bitartez egin behar da.

Bestalde, Berrizko Udaleko Euskara arloak  euskaltegi eskaintza osoa eskaintzen du goiz, arratsalde eta autoikaskuntzan. Gainera, ahalegin berezia egiten du AISA eta adinekoen programetan eta guraso taldeei eguerdiko ordutegi berezia eskaintzen die eskola orduetan.

Euskara arloak gogoratzen du euskara ikasteko dirulaguntzen eskaerak urriaren 15a arte egin ahal izango direla.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados