Inazio deunaren eguna dela eta, egun birako egitaraua antolatu dute Zornotzako Belatxikieta tontorrean. Ospakizunak bihar arratsaldean hasiko dira eta prestatuko ekintzak hurrengo egunean jarraituko dute.
Arratsaldeko 20.00etan jaurtiko den txupinarekin hasiera emango zaie jaiei eta 22.30etatik aurrera musika egongo da.
Inazio deunaren eguneko ospakizunak goizeko hamaiketan hasiko dira txistularien doinuekin. Eguerdiko meza ospatu eta ereserkia abestu eta gero, Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxea bertsolarien ekitaldia egongo da.
Bertsolarien ostean, Julen Mendieta, Done Intxausti, Xabier García ‘Utxu’ eta Jose Luis Larrabe aizkolarien txanda izango da. Bertako giroa animatzeko Koldo eta Unaik eskainitako erromeria egongo da eta 16:00etatik aurrera ospatuko den igel txapelketarekin amaituko dira jaiak.
Emakumeak ikusle hutsak izango gara?