
#dagigun goiburuarekin Durangon ospatuko den 2016ko Ibilaldiak, jai horretarako egindako kanta eta bideoklipa aurkeztuko ditu bihar, martxoak 10.
Lehen aurkezpena hedabideen aurrean izango da Bilboko Kafe Antzokian, goizeko 11.00etan. Arratsaldeko 16.30ean berriz, herritar guztientzat irekita egingo den aurkezpen masiboa egingo da Durangoko Kurutziaga ikastolan.
Bideokliparen grabazioa martxoaren 3an egin zuten eta bertan Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako ikasleekin batera, gurasoek eta irakasleek ere parte hartu zuten.
Bihar arratsaldetik aurrera entzun eta ikusgai egongo dira bai kanta eta bai bideoklipa, www.ibilaldia.eus web orrian zein aurtengo Ibilaldiarekin kolaboratzen duten zenbait hedabideetan.