
Bittor Kapanaga euskaltzale otxandiarra eta Gerediaga elkarteko kide historikoa atzo hil zen 85 urterekin. Idazlea eta euskal kulturaren sustatzaile nekaezina izateagatik Argizaiola saria eman zion Durangoko euskal Liburu eta Disko Azokak 1997. urtean. Hileta elizkizuna gaur izango da Otxandioko Santa Marina parrokian, arratsaldeko 19:00etan.
Otxandion 1925ean jaioa, gaztetik erakutsi zuen euskal kontzientzia. Eibarren egin zituen industria-ikasketak eta 1953an Eibarko gerraosteko euskal mugimendua sortu zuen, beste euskaltzale batzuekin batera.
1953an ‘Euzko Gogoa’ aldizkaria idazteari ekin zion. Geroago ‘Zeruko Argia’, ‘Jakin’, ‘Txistulari’, ‘Karmel’ eta ‘Anaitasuna’ aldizkarietan ere ere egin zituen kolaborazioak, euskal kulturaren arloa jorratuz.
Bere lehen liburua 1978an argitaratu zuen, ‘euskera erro eta gara’ izenpean. Euskararen inguruko ikerketa dugu hau eta Santi Onaindiaren hitzetan ”zentzunez eta sakonki burututako lana” izan zen. 1995an Olentzaro hitza berreskuratzeko eta erabilera bultzatzeko, zenbait lan argitaratu zituen.
DURANGON. Otxandioko albisteak