Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

“Bizkaia osoan ez dago musikara bideratutako ekipamendu osatuagorik”

Aintzane Lekunberri.

Musika sorkuntza, prestakuntza eta erakustaldi zentroa izango dute durangarrek datorren urtean. Plateruena Musika Aterpeak 2025eko bigarren seihilekoan irekiko ditu ateak, eta azpiegitura egokitzeko eta berritzeko, Udalak milioi bat euroko inbertsioa bideratuko du. Proiektuaren garapenean Kultiba kooperatiba zornotzarrak parte hartu du.

Gaitasun ugari batzen duen lantaldeak gunearen ezaugarriei eta ahalmenei atarramenturik onena atera nahi izan die, eta urte hasieratik azterketa sakona egin ondoren, ez du zalantzarik izan: kultura-eraldaketa musikan eta musikarako oinarrituko da. “Musika sorkuntza, prestakuntza eta kontzertuak uztartuko dituen zentro aitzindaria izango da”, azpimarratu du Aintzane Lekunberri proiektuaren arduradunak.

-Pertsonei eta erakundeei laguntzen diezue aldaketa-prozesuen kudeaketan, eta kultura eraldaketak egiten dituzue. Zer zerbitzu eskaintzen dituzue?
-Lau lan lerro nagusi ditugu: batetik, kultura eta sormen eremuan proiektuak ideatzen ditugu, eta planifikazio estrategian lan egiten dugu; bestetik, kultur ekipamenduak eraikitzeko eta eraberritzeko aholkularitza tekniko espezializatua ematen dugu; horrez gain, partaidetza prozesuak eta gobernantza berrien diseinuen eta dinaminazioan lan egiten dugu, eta azkenik, erakudeen barruan antolaketa prozesuak lagundu eta errazten ditugu.

-Plateruena eraberritzeko lehenengo bi lerroak uztartu dituzue, ezta?
-Bai, kultur proiektua ideatu dugu eta planifikazio estrategikoa bideratu dugu, baina, era berean, bigarren lerroan azken urteotan pilatutako esperientzia baliagarria izan zaigu proiektu honetarako. Azken finean, egin dugun lana oso maila kontzeptualetik hasi eta lurreratzeraino izan da, hau da, espazioak behar dituen beharrizan teknikoak definitu arte.

-Noiz eta nola hasi zineten?
-Sei pertsonak osatzen dugu kooperatiba, baina proiektu espezifikoetarako lantaldea handitu egiten da, batez ere, ezagutza espezifikoa behar denean. Plateruenaren gainean, esaterako, Buenawista Prolleckziom’s elkartea eta Mano arkitektura estudioa gehitu genituen lantaldera. Urte hasieran hasi ginen lanean. Udalak transmititu zigun zeintzuk ziren beharrak eta nahiak, eta horiek aintzat hartuta, proposamen bat luzatu genion. Bere interesei lotutako ideia eskaini genion, eta onartua izan zen.

-Zeintzuk izan ziren lehenengo urratsak?
-Aurretiaz egindako lan eta prozesu bat existitzen zen, eta gure lehen egitekoa hori guztia aztertzea izan zen. Honekin batera, herriko beste kultur espazioetako proiektuak sakonetik aztertu behar izan genituen. Sortu beharrekoak Durangok zuenaren osagarria izan behar zuelako, lehenik eta behin, eta horrez gain, apustua proiektuak lurraldera begiratzea zen.

-Dokumentazioa azter­tzeaz gain, zer gehiago hartu zenuten kontuan?
-Proiektu arduradunekin elkarrizketak izan genituen, eta herriko kultur eragileekin ere bildu ginen, proiektuaren nondik norakoak zein izan litezkeen marrazteko. Aldi berean, Bizkaiko kultur ekipamenduen azterketa bat egin genuen, eta lan bi hauek uztartzean argi ikusi genuen musikak proiektuaren arda­tza izan behar zuela.

-Udalerriko eta lurraldeko musika ekipamenduak aztertu ostean, zer ondorio atera zenuten?
-Durangon ez dago musikara bideratutako espaziorik, erakusketara bideratzeko behintzat. Era berean, Bizkaian gabezia handia dago, hau da, badaude kontzertuetara bideratutako guneak, baita sorkuntzara bideratutakoak, baina musika formakuntzara eskainitakoa nahiko eskasa da. Gainera, Bizkaia osoan ez dago musikarako ekipamendu osatuagorik, hots, hiru esparruok uztartzen dituen ekipamendurik ez dago. Durangokoa izango da lehena.

-Zer lortu nahi zenuten Plateruenan?
-Herriaren beharrei eran­tzungo dien kultur proiektu bat diseinatzea eta era berean, lurraldeak kultur ekipamenduetan edota proiektuetan izan dezakeen behar bati erantzutea. Beste era batera esanda, lurraldeko kultur panoraman Durangok Azokatik haratago doan espazio bat okupatzea.

100 jarduera baino gehiago

-Beraz, musikaren erreferente bihurtuko omen da Durangaldean eta Bizkaian. Durango bada kultura erreferentea Azokarekin. Proiek­tu honek lagunduko dio horretan?
-Hori da ideia, Durango kultur eremuan ez dadila soilik asteburu batean erreferente izan, baizik eta era iraunkorrean musika kontsumitzaile, herritar eta musika sektoreko profesionalentzat.

-Udaletik jaso zenuten argibiderik? Milioi bat euro inguruko inbertsioa izango da.
-Udalak ez zuen inolako marrarik markatu, zentzu horretan oso irekia utzi digu bidea, benetako beharrak identifikatzeko eta proiektua ideatzeko. Dirua lantzea ondorengo emaitza bat izan da, eta ez aurretiaz markatutako zenbakia.

-Urtean 100 jarduera baino gehiago eta ehunka prestakuntza ordu izango ditu. Zuek proposatu duzue hau guztia ala Udalak?
-Gure lana izan da. Identifikatu dugu musika izango dela eremua eta edukien programa planteatu dugu, hau da, urte bateko egitaraua. Oinarria izanda, erakunde kudeatzaileak jarri beharko ditu izenak ekitaldi horietan. Guk egitura planteatu dugu, erakusketa eta formakuntza lerroetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados