Bizkaiko Foru Aldundiak euskara sustatzeko edo normalizazio jardueretarako emandako 8.269 euro jasoko ditu aurten Abadiñoko Udalak. Azken diru-laguntza deialditik bideratutako kopurua lau programatarako erabiliko da; hau da, eskoletan euskararen erabilera sendotzeko, herri osoari zuzendutako jardueretarako, Euskararen Egunak ospatzeko eta kirola euskaraz egitea bultzatzeko.
Ekimen horietarako 41.663 euroko aurrekontu orokorra esleitu du Udalak. Izan ere, 2020-2023 Agintaldi-planean, gobernu-taldeak Euskara Sustatzeko Ekintza Plan bat diseinatzeko konpromisoa hartu zuen, batez ere aisialdian eta kirolean euskararen erabilera areagotzeko. Euskarara bideratutako udal aurrekontua 205.221 eurokoa izan zen iaz, eta aurten 223.801 eurora igo da.
Diru-laguntzak
Modu berean, gobernu-taldeak euskara ikasteko eta erabiltzeko diru-laguntzak handitzeko konpromisoa hartu zuen, laguntza horiek behar dituzten pertsona guztiei iritsiko zaizkiela bermatzeko.
Deialdi hau martxan dago, eta, beraz, euskara-ikastaroak 2020/2021 ikasturtean, uda honetan egindakoak barne, egin dituzten eta Abadiñon erroldatuta dauden pertsonek, irailaren 6tik urriaren 6ra bitartean eskatu ahal izango dute diru-laguntza.
Inprimakia udalaren webgunean jarriko da, eta edozein udal-bulegotan ere izapidetu ahal izango da. 2020an, %33 igo zen udal-diru-laguntza horien zenbatekoa.
Esto de las subvenciones y el euskera se parece ql chiringuto que le han montao a Toni Cantó en Madrid.