
Urtero legez, Berrizek Nazioarteko folklore jaialdia ospatuko du. Datorren uztailaren 22 eta 23an izango dira emanaldiak Olakueta frontoian eta Brasil eta Bulgariako taldeak izango dira bertan.
Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzen duten herrialde biren ikuskizuna izango da Berrizen. Datorren uztailaren 22an Brasilgo Banze taldea arituko da eta 23an, berriz, Bulgariako Naiden Kirov taldea izango da ikusgai.
???Naiden-Kirov??? dantza eta antzerki konpainiak (1960. urtean Ivan Donev zuzendari artistikoak sortu zuen) bere folklorea sustatu duen Bulgariako eta Europako konpainiarik ezagunenetako eta miretsienetakoa da. ???Naiven-Kirov??? konpainiak Bulgariako dantza folklorikoak, musika eta abestiak bilatu, zaindu eta hedatzen ditu. Mota askotako ikuskizunak ditu. Izan ere, musika eta koreografia oparoa ez ezik, jantzi bikainak ere erakusten dituzte, eta hori guztia ez da oharkabean igarotzen ikus-entzuleentzat. Horrekin, edertasun eta originaltasun handiko ikuskizuna eskaintzen da. Bere egitarauan Bulgariako eskualde etnografiko ororen musika eta dantza erakusten da.
Brasilgo Banze taldea, ordea, 1968an abiarazi zen Montes Claros-MGn, Lorenzo Fernández Musika Kontzerbatorioko ikastaretoan, José Colares Moreira maisuaren ekimenez. Bertan jaio zen dantza mistikoetako taldea. Harrezkero, ospe handia izan du, eta hainbat herrialdetan aurkeztu du bere ikuskizuna.
Emanaldiak 20:00etan ospatuko dira Olakueta frontoian. Umeek euro bat ordaindu beharko dute sarrera eskuratzeko, eta nagusiek berriz bost euro.