Euskal Herrian Euskarazek Arrasaten martxoaren 18an ospatuko den Euskaraz Bizi Eguna antolatu duela eta, Durangotik irtengo den autobusa jarriko dute. Bidaia egiteko izena eman behar da martxoaren 16a orduko Plateruenan edo Intxaurren eta bidaia eta herri bazkarian parte hartzeko prezioa 25 eurokoa izango da. Irteera goizeko 11.00etan izango da eta itzulera goizaldeko 2.30ak aldera.
Euskaraz Bizi Egunak, egun osoko eta adin guztietarako modukoa den egitaraua eskainiko du eta bere helburua “euskararen normalizazioa” da antolatzaileen esanetan.
EHEk “goitik behera berrikusi eta eguneratu nahi izan duen gogoeta” burutu du eta horren ondorioz sortu dute ‘Euskal Herri euskaldunari ateak ireki’ deituriko dokumentua.