Elorrion sortu berri den Elorrixo Bizirik Plataformak bilera irekia deitu du biharko, arratsaldeko 19:30ean Arriola Antzokiko ateneoan.
Deialdia egin duten herritarrek Elorrio herriko kutsadura mailaz eta “gure familien osasunaz” arduratutako pertsonak direla eta beraien helburua “kutsadura gabeko etorkizun bat” eraikitzea dela diote.
Lehen bilerara, gai horretaz arduratuta dauden eta helburu horren alde lan egin nahi duten herritarrei irekita dago.