Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Euskararen familia transmisioa lantzeko saioak

Berrizko Udalak guraso eta bikote gazteei, euren seme-alabekin euskara egunerokoan erabili ahal izateko bitarteko, baliabide eta aholkuak emongo dizkien  saioak eratuko ditu. Uda ostean egingo dira saio bereziak, baina datozen egunetan Udalaren erroldatik abiatuz telefono bidez bat egingo dute guraso eta bikote gazteekin.

Euskaraz aritzen diren bikoteen jarrera indartu, eta aldaketaren bat egiteko prest dauden bikoteak identifikatu, eta aldaketa hori ematen laguntzea da helburu, Berrizko udaletik azaldu dutenez. Horretarako izan ditzaketen gabezia eta beharrizanak identifikatu ostean, horiei aurre egiteko baliabideak aztertuko dira. Seme-alabekiko hartuemanetan ezezik, egunerokoan ere euskaraz jardutearen garrantziaz hausnartuko dute.

Berrizko Udalak euskararen erabilerari buruz egindako diagnosian jasotako gabezia eta ahuleziei aurre egiteko beste ekimen bat da honakoa. Udaberrian, DBHko ikasleekin euren arteko hartu-emanetan euskararen erabilera informala lantzeko tailerrak egin dira ildo beretik.

 

DURANGON. Berrizko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados