Durangoko Gure Esku Dago ekimenak ‘Katalunia eta Euskal Herria bere etorkizuna erabakitzeko bidean” izenburu duen solasaldia antolatu du datorren zapaturako, hilak 11, eguerdiko 12.00etan, Landako elkartegian. Hizlariak Ortzi Letamendia abokatua eta David Fernández kazetari eta CUP-eko parlamentari ohia izango dira.
Berriketaldia datorren maiatzaren 7an Durangon eta eskualdeko eta Euskal Herriko zenbait herritan egingo den herri-galdeketaren inguruan antolatuta dago.