Paleontologia gure planetako bizitzaren iragan geologikoa aztertzen duen zientzia da. Hala ere, fosilen esanahia azaltzeko ahaleginetan hainbat teoria sortu izan ditugu historian zehar. Askotan izaki mitologikoak izan dira teoria horietako protagonista, kondaira ugariren sorratzaile.
Xabier Murelagak, Geologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea, ‘Mitoak argituz paleontologiaren eskutik’ hitzaldia eskainiko du. Bertan, historiako mito horiek paleontologiarekin duten harremana erakutsiko du.
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Iurretako Herri Bibliotekak bultzatutako Agora, ezagutzaren plaza hitzaldi-zikloaren barruan egingo da ekitaldia, martxoaren 25ean, asteartea, 18:30ean, bibliotekan bertan. Sarrera librea eta doakoa da baina aldez aurretik izena eman behar da biblioteka@iurreta.eus helbidera e-mail bat bidaliz edo 946812726 telefonora deituz.