Mallabiko Udalak jakinarazi du maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitarte, biak barne, zabalik egongo da 2025eko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea.
Ordainketa egin ahal izango da udaletxean, telematikoki, edo kontuan diru-sarrera eginaz. Horrez gain, garrantzitsua da azpimarratzea Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren inprimakia ez jasotzeak ez duela ordainketatik salbuesten. Zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udal bulegoekin harremanetan jarri.
Edozein kontsulta edo argibidetarako, herritarrak Udal bulegoak harremanetan jar daitezke.