Banner en desktop Banner en moviles
Abadiñoko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
UNI Eibar Ermua

Uretako puzgarriak Landakon datorren larunbatean

Haurrei aisialdirako jarduerak eskaintzen jarraitze aldera, Durangoko Udalak uretako puzgarriak izango dituen saio berri bat antolatu du, 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendua. Jarduera datorren apirilaren 12an, larunbatean, izango da Landako IIko kiroldegian, 16:30etik 19:30era bitartean.

Proposamen honen helburua herriko txikienei gozatzeko arratsalde atsegin bat eskaintzea da. Parte-hartzea ordu erdiko txandetan antolatuko da, jarduera modu ordenatu eta seguru batean garatzeko.

Jardueran parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, eta hori Durango Kirolak webgunearen bidez edo Landako IIko harreran egin daiteke. Erreserbak egiteko aukera igerilekuko abonamendu motaren araberakoa izango da:

  • Urteko abonamendua: 7 egun lehenagotik (aurreko larunbatetik) erreserbatu daiteke.
  • Hiruhilekoko abonamendua: 3 egun lehenagotik (asteazkenetik) erreserbatu daiteke.
  • Hileko abonamendua: jarduera egun berean erreserbatu behar da harreran.
  • Abonamendurik gabe: eguneko sarrera erosi eta erreserba egun berean egin behar da harreran.

Adingabe bakoitzarekin pertsona heldu arduradun bat egotea ezinbestekoa izango da jarduerak irauten duen bitartean. Halaber, txanda bakoitzaren hasieran, monitoreek puzgarrien erabilera-arauak azalduko dituzte, ingurune seguru eta errespetuzkoa bultzatzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados