Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Burgundiren ‘Heroiaren bidaia’ laburmetraiak irabazi du 24 Ordu Digitalean lehiaketa

24ordudigitalean2016irabazlBurgundik aurkeztutako ‘Heroiaren bidaia’ laburmetraiak irabazi zuen Elorrioko Arriola Antzokiak antolatutako 24 Ordu Digitalean lehiaketa. Guztira 14 talde aurkeztu ziren bariku arratsaldean hasi eta zapatu gauean sari banaketarekin amaitu zen lehiaketara.

Aurkeztu ziren 14 taldeek 24 ordu zituzten euren laburmetraia pentsatu, filmatu eta ekoizteko. Gainera, antolatzaileek jarritako ‘Bizipoza’ gaiari lotuta egon behar zen pelikula, “Gazteak baleki, zaharrak baleza” esaldia tartekatu behar zen eta ‘maleta’ erabili behar zuten objektu bezala.

Lan guztiak zapatu arratsaldeko 17.00etan entregatu behar ziren. Aurkeztutako laburmetraiak gaueko 22.00etan hasi zen emanaldian izan ziren ikusgai eta epaimahaikideen arabera Burgundik aurkeztutako ‘Herioaren bidaia’ izan zen pieza onena. Irabazleek 700 euroko saria eskuratu zuten.

Antolatzaileek, 500 euroko beste bi sari ezarri zituzten bi finalistentzat, hauen irabazleak ‘Corazón contento’ aurkeztu zuten Berta Prods-ekoek eta ‘Labanen dantza’ egin zuten AGM (Ardau-gaztai mugimendua) izan zirela.  Publikoaren saria berriz, Txoriak productiones-ek egindako ‘SorPresa’k irabazi zuen.

Lehiaketan parte hartu duten lan guztiak helbide honetan ikus daitezke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados