Fernan Berrio Zuloaga: nekez ahaztuko zaitugu zu ezagutzeko zoria izan dugunok. Alzheimer izeneko gaixotasun gaizko eta zitalak zure bizitzako azken urteak aldatu egin deutsuz. Urte zaharrarekin batera agur esan deuskuzu.
Agur Fernan. Sinestedunak ez garenez gero, ez dogu zeruan zu ikusterik espero, halan da be, zin egiten deutsugu zure argiaren oroitzapena ez dala inoiz amatatuko eta beti iraungo dozula bizirik ezkerreko zure militantzia-lagun eta adiskideon bihotzetan.
Fernan:
Lan asko egina
militante duina
abertzale fina
lagun atsegina
Utzi deuskuzu samina
hutsunea eta mina
sentitzen dogu lastima
zu gehiago ikusiezina
Zaitugu ahaztezina
izan baitzara nekaezina.
Hasi da emoten ernamuina
zuk ereiniko askatasun grina
Marisa Barrena