Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Bvrns Academy Durango
Soinua Durango

Denok egin dezakegu ingurumenaren alde

2010ean Gazteen Nazioarteko Konferentzia ospatu zen Brasilian eta bertan 53 herrialdeko 400 haurrek hartu zuten parte. Askotariko kulturak, hizkuntzak eta gizarteak dituzten hainbat herrialde elkartu eta ingurumenaren aldeko ardurak eta ekintzak onartu zituzten. Horrez gain, gutun bat idatzi zuten munduko gainerako jendea Planeta zaintzeko ardurak hartzera gonbidatzeko. Hala ere, konferentzia hau ingurumenaren alde egindako ekintzetako bat izan zen; izan ere, hori baino lehenago hainbat hitzaldi eman ziren eskola, eskualde, estatu eta kontinente mailan.

Euskal Autonomia Erkidegoan IRAES 21 sareak, eskola jasangarrien taldeak, bere gain hartu du ekimenean parte hartzeko erronka. 2010. urtean Euskadiko Gazteen Arduren Gutuna idatzi zuten eta bi ikasle eta irakasle bat Brasiliara joan ziren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari modura. Bertan ateratako Gazteen Arduren Gutunen balioa eta kompromisoa aldarrikatzeko asmoz IRAES 21eko ikasleen DEIA egin zen. DEI horren helburua jendea ondorengo ardura eta ekintzekin konprometitzera animatzea da, denon ardura baita gure Planeta zaintzea:

  • Jendea informatzea eta arazoaz jabetzea.
  • Uraren kutsadura murriztea.
  • Negutegi-efektuak dituzten gasak murriztea.
  • Nekazaritza jasangarria sustatzea.
  • Gazteentzako ingurumenaren aldeko hezkuntza proiektuak sendotu eta lantzea.
  • Eskola eta herri komunitateetan ekologi taldeak sortzea.
  • Informazio-publizitatearen bidez kontsumo egokia sustatzea.
  • Ingurumenean eragina duten energien erabilera murriztea.
  • Ingurumenarekiko balio batzuk ezartzea.
  • Kultura ekologikoa lantzea.

Juan Orobiogoitiako ikasleok ardura hauek betetzera gonbidatzen zaituztegu. Egia da horietako batzuk betetzea ez dagoela gure eskura, baina denok egin dezakegu zerbait gure ingurumen arazoak konpontzeko. Juan Orobiogoitia zentruan hainbat ekintza eraman dira aurrera ingurumena zaintzeko asmotan, baina garrantzitsuena dudarik gabe ikasleoi ingurumenaren inguruan zenbait balio ematea izan da. Horri esker ingurumenarekiko kontzientzia hartu dugu hainbat ikaslek. Gure ustez ingurumenari laguntzeko egin dezakezuen gauzarik onena zuen inguruko jendearekin ingurumenaren arazoez hitz egitea da, eta lehenago aipaturiko ardurak denon artean betetzen saiatzea, pauso txikiak emanez helburu handiak bete daitezkeelako.

Juan Orobiogoitiako ikasle talde bat (Kerman Alonso, Paulo Da Silva, Jon Garate)

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados