Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala

Desobedientzia zibila berriro ere delitu

Aste honetan, Urbinan atxilotutakoen aurkako epaia atera dute. Orain dela hiru urte AHTren aurkako manifestazio jendetsuan atxilotutakoei kartzela zigorrak ezarri dizkiete, baina zorionez batek ere ez du zigor hori bete beharko. Epaituetako bat durangarra da, eta 7 hilabeteko kartzela eta 120 euroko isuna jarri dizkio epaileak.

Egun hartan Urbinan bortitz jokatu zuten bakarrak polizia autonomikoak izan ziren, eta eurek zigortu beharko lituzkete manifestazio baketsu bati modu basatian erantzuteagatik. Hala ere, protestan parte hartu zutenen aurka egin dute epaileek betiko moduan, eta berriro ere, desobedientzia zibila delitu bihurtu dute.

Larriak ez balira barregarriak izango lirateke orain dela urte batzuk Ibarretxek eta Lopez Gereñuk hainbatetan bota zituztenak, esanez modu baketsuan izanez gero zilegi zela AHTren aurka egitea. Gezurra gezurraren gainean; lehen eta orain. EAJk ahalegin berezia egin zuen hasieratik AHTren aurkako oposizioa isilarazteko eta kriminalizatzeko, eta horretarako, bere esku zeuden bitartekoak erabili zituen: polizia eta ETB. Gaur egun ere, PSEk beste horrenbeste egiten du.

Aurka dagoen jendea zigortzen duten bitartean, euren negozioarekin jarraitzen dute. EAEko aurtengo aurrekontuetan, arlo gehienetan murrizketak egin dituzten arren, AHTrako dirua % 30 puztu dute, beharrizan sozialen kaltetan. Nork uler dezake zerbitzu sozialetan murrizketak egotea, eta erabilgarria izango ez den proiektu batean diru gehiago gastatzea?

Honen guztiaren aurrean gure erantzuna ezin daiteke beste bat izan. Argudioz leporaino armatuta gaude ozen esateko proiektu txikitzaile hau ez dela herritarren mesederako eta elite pribiligiatu bati erantzuten diola. Beraz, gobernuaren jarrera oldarkorrak gogotsu lan egiteko eta borrokan jarraitzeko indarra ematea besterik ez du lortuko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados